Miranda askatzaileari buruzko filma Gernikan
Larunbatean, otsailaren 11n, eta arratsaldeko 18.00etan hasita Elai-Alai deritzon aretoan, Miranda Regresa izeneko filma emango dute. Gernikako Elai-Alaira hurreratzen direnek oso filma ona doan ikusteko aukera edukiko dute. Yolanda Rojas Urbina Venezuelako kontsulak parte hartuko du filmaren nondik norakoak azaltzeko. Gure elkartearen ekimena da, behin filma bera Bolibar herrian eman ostean. Wikipedian ikusi ahal duzuenez, Francisco Mirandakoaren bizitza itzela izan zen, Venezuelako jenerala Errusian, Estatu Batuetan eta Frantzian ere militar sonatua izatera heldu zelako. Hortaz, errealitatean oinarritutako filma da Mirandarena, Venezuelan egindakoa eta sariak ere jaso dituena. Bertan, Amerikaren askatzaile batzuk ageri dira, Simón Bolibar jenerala barne.
URL laburra: http://bolibar.org/?p=142












